Bihar, eguena, 12:00etatik 18:00etara egongo da abisu horia eta ostean alerta laranjara aldatuko da gutxienez bariku eguerdira arte. Iragarpenaren arabera, zapatuan eguraldia ez da gehiegi aldatuko.
Elgetako Udalak jakinarazi du abisua jaso duela Euskalmet-etik esanez bariku goizaldean —otsailak 2— elurra egin dezakeela. Hori dela eta, elurraren protokoloarekin lotutako hainbat gomendio egin ditu.
. Herritarrei eskatzen zaie autoa behar beharrezkoa denean soilik erabiltzeko.
. Autoa erabili behar duten herritarrei Elgeta eta Bergara arteko errepidea gomendatzen zaie.
. Salbador kaleko irteera ireki egingo da lorontziak kenduta.
. Autoak aparkalekuetan zuzen lagatzea eskatzen da edozein modutan lagatzeak eragotzi egiten baitu zerbitzu egokia ematea.
. Etxeko ataria garbitzeko gatza eta palak eskuragarri daude udaletxean.
. Informazio gehiagorako: 943 76 80 22 (lan orduetan) / udala@elgeta.eus / @elgetakoudala (twitter) / Elgetako Udala (Facebook)