Muturreko fenomenoen iragarpena
Eguena, hilak 1
- Abisu Horia elurragatik barnealdean 12:00etatik 18:00etara. Elur-maila 500-700 metro inguruan kokatuko da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, sarriago egingo du eta ugariagoa izango da Kantauri isurialdean. Baliteke Kantauri isurialdean trumoiak jo eta txingorra egitea.
Aurreikusitako lodierak: 3-10 cm 1.000 metrora, 0-2 cm a 600 metrora, 0 cm 200 metrora.
- Alerta Laranja elurragatik barnealdean 18:00etatik aurrera. Elur-maila 400-600 metro inguruan kokatuko da; baliteke ekaitz eremuetan beherago egotea. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, sarriago egingo du eta ugariagoa izango da Kantauri isurialdean. Baliteke Kantauri isurialdean trumoiak jo eta txingorra egitea.
Aurreikusitako lodierak: 2-10 cm 1.000 metrora, 2-6 cm a 600 metrora, 0 cm 200 metrora.
Tenperaturei dagokienez, Arrasaten adibidez, gutxieneko tenperatura -0,6 izango da Euskalmeten iragarpenen arabera.
Egubakoitza, hilak 2
- Alerta Laranja elurragatik barnealdean 00etatik 12etara ordu lokala. Elur-maila 300-400 m inguruan kokatuko da; baliteke beherago egotea ekaitz eremuetan edo prezipitazioak intentsitate handiagoa duen lekuetan. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu Kantauri isurialdean eta txikiak gainerako lekuetan. Kantauri isurialdean trumoiak jo eta txingorra egingo du. Barnealdeko zenbait puntutan izotz txikia egingo du, handia mendi inguruetan.
Aurreikusitako lodierak: 5-15 cm 1.000 metrora, 2-8 cm a 600 metrora, 0-1 cm 200 metrora.
- Abisu Horia elurragatik barnealdean 12etatik 24etara ordu lokala. Elur-maila 500-600 m inguruan kokatuko da. Zaparrada txikiak botako ditu, bereziki Kantauri isurialdean.
Aurreikusitako lodierak: 0-5 cm 1.000 metrora, 0-2 cm a 600 metrora, 0 cm 200 metrora.
Itsasoan abisu horia egongo da datozen bi egunetan. Arriskua nabigazioa lehenengo bi milietan eta kostaldean egon daitezkeen kalteengatik izango da.
Zapatua, hilak 3
Goizaldean eta arratsalde-gauean zerua oso hodeitsu egongo da; egunaren erdiko orduetan ostarteak gailenduko dira. Goizaldean prezipitazioa txikia egingo du eta elur-kota 500-700 metro inguruan kokatuko da. Arratsalde-gauean prezipitazio txiki-ertaina egingo du; elur-maila arratsaldean 800-1.000 metro inguruan kokatuko da eta gauean 500-700 metro ingurura jaitsiko da.
Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da; arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko da, bolada gogorrekin, eta kostaldean oso gogorrekin. Gutxieneko tenperaturan, aldaketarik ez eta gehienekoak gutxi igoko dira. Barnealdeko zenbait puntutan izotz txikia egingo du, handia mendi inguruetan.