Beste hainbat udalerritan moduan Elgetako udalbatzak Kataluniako erreferendumari babesa agertzea onartu zuen iraileko osoko bilkuran, eta bi mozio onartu zituzten. Hemen albistea.
Beste hainbat udalerritara moduan gutun bitartez iritsi da eskertza mezua Elgetara ere. Parlamentuko presidente Carme Forcadellek sinatzen du. Ele bietan idatzitako gutunean adierazten du Kataluniako parlamentuak "oso modu berezian" baloratzen duela jasotako babesa.
Eskaera batekin amaitzen du gutuna Forcadellek: "Epe laburrean Katalunian gertatzen diren gertakariak arretaz jarraitzeko eskaria egiten ausartuko naiz. Zuen laguntza ezinbestekoa da bakea, demokrazia, askatasun zibilak eta oinarrizko eskubideak bermatzeko, ez Katalunian bakarrik, konpartitzen dugun gizarte osoan baizik".
Iturria: elgeta.eus