Iraitz Lazkano alkateak azaldu du tresna berriak aukera emango duela bai herritarren parte-hartzea bai Udalarekin lotutako informazioa zabaltzeko. "Hirix martxan da eta eskuragarri dago Android zein iOS sistema eragileendako. Erabiltzaileek erregistratu egin behar dute eta aukera izango dute udal informazioa eskuratzeko —dendak, komertzioak, helbideak, bisitarako lekuak, jaiak…)— zein Udalarekin komunikatzeko...". Hala, herritarren partaidetza sustatzeko eta komunikazio kanal berriak zabaltzeko tresna interesgarritzat jotzen dute udal arduradunek.