80 urtetik gorako 34 elgetar elkartu ditu gaur Xalbadorpe erretiratuen elkarteak

Bi urtean behin egiten duten bazkarian Arantxa Arantzeta izan da emakumezkorik nagusiena, 95 urterekin. Gizonen artean helduena Jose Antonio Montiel izan da, 91 urterekin.

Meza entzuteko elkartu dira 80 urtetik gorako elgetarrak gaur eguerdian. Amaitutakoan taldeko argazkia atera dute eta jarraian Ozkarbi elkartera egin dute prest baitzuten bazkaria bertan. Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatzen du bi urtean behin hain egun seinalatua. Pozik aurkitu ditugu herriko nagusienak mahaiaren bueltan. "Azken orduko gaixotasunak edo istripuak tarteko faltan ditugu hainbat lagun. Ea laster osatzen diren", adierazi dute hainbat lagunek.

Ozkarbi elkarteko bazkarian 34 lagun elkartu dira. Arantxa Arantzeta izan da emakumezkorik nagusiena 95 urterekin. Gizonen artean, berriz, helduena Jose Antonio Montiel izan da 91 urterekin.

Sukaldariak eta zerbitzariak ere lanean

80 urtetik gorako elgetarrei bazkaria emateko erretiratuen elkarteko hainbat lagunek egin dute lan gaur. Zerbitzari lanetan ziren elkarteko presidente Pedro Mari Ubera eta elkarteko kide Luis Mari Arantzeta, Juan Mari Arantzeta, edo C. Fernandez. Sukaldira lanetan berriz Manuel Sarasua, Nati Arrieta, Mariasun Agirre, Lupe Ibarbia eta Begoña Ardanza aritu dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.