63 neska-mutiko hartuko ditu aurten udaleku zerbitzuak

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko eka. 29a, 13:00
Udalekuetako neska-mutiko taldea, gaur, astean egindako buruhandiekin desfilea egiten.

Astelehenean zabaldu zituen ateak, eta eguerdian desfile zaratatsua egingo dute jaien hasiera ospatzeko.

Adinaren arabera bost taldetan banatuta 63 erabiltzaile izango ditu, aurten, udaleku zerbitzuak. Ezinbesteko zerbitzua bilakatu da; izan ere, umeek eskolako oporrak hartu ostean irtenbide egokienetako bat da lanean dauden gurasoendako.
Aurten ere bost laguneko hezitzaile talde batek gidatuko ditu ekintzak. Hezitzaileak dira Kepa de Vega, Nerea Erdabide, Nerea Villa, Adrian Gorostiza, eta Etor Garate.

Hezitzaileek aurreko astean egin zuten batzarra gurasoekin, eta bertan lau asteko egitarauaren berri eman zuten. Lehenengo astea Ferixa Nagusiko jaiak prestatzen eman dute.

Askotariko ekintzak

Eskulanak, mendi irteerak, sormenarekin lotutako ekintzak... askotariko gaitasunak landuko dituzte udalekuetan. Eguraldia lagun ur jokoak eta ur putzuak ere izango dituzte. Ur putzuak, esaterako, uztailaren 5erako eta 6rako daude iragarrita. Elgetatik kanporako irteera, berriz, Antzuolako ur-jolas parkera egingo dute, uztailaren 14an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak