Zazpi artisau-garagardorekin dastaketa, atzo, Beheko kaleko jaietan

Mikel Irazabal atzo garagardo dastaketa egiten.

Gaur egingo dituzte jaietako gainerako ekintzak: txirrindularitza proba, sokamuturra, buruhandiak, DJ festa, afaria, karaokea eta Mojito jaia.

Zazpi lagun elkartu ziren atzo Beheko kaleko jaien hasierarako iragarrita zegoen garagardo dastaketan. Zazpi artisau-garagardo eman zituen dastatzera Baobeer garagardoaren ekoizle Mikel Irazabalek. Tartean ziren elgetarrak ekoiztutako hiru garagardo. Garagardo artisaua nola egiten den azaldu zuen. Osagaiak zeintzuk diren eta ze faktore hartzen dituzten kontuan ere adierazi zuen.

Jaiak gaur

Gaur egingo dituzte Beheko kaleko jaietako gainerako ekintzak. Neska-mutikoendako bizikleta lasterketarekin hasiko dira; izan ere, 17:30ean jokatuko da III. Mendi Kriteriuma. 18:00etarako sokamuturra eta buruhandiak daude iragarrita eta 18:30ean disko festa egingo du Amaia DJ-k.

Aurten ere afaria egingo dute jaietan eta berrikuntza moduan umeendako afaria ere antolatu dute. Umeen afaria 20:45ean izango da eta helduena 21:00etan.

Ziurrenik luze joko du gauak Beheko kaleko jaietan. 22:30ean karaokea egingo dute, eta 23:00etan Mojito jaia Gauargi erromeria taldeak girotuta.

 

Erlazionatuak

Berrikuntzekin dator Gatzagako hogeigarren auto igoera

Eskoriatza Leintz Gatzaga

Gatzagako auto igoerak hogei urte beteko ditu aurten, eta lasterketa Gatzagako errepide zaharrean egingo da. Iaz ere, bertan egin zen, Arlabango as...

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.