Berrikuntzekin dator Gatzagako hogeigarren auto igoera

Imanol Beloki Unamuno 2017ko mai. 4a, 17:52

Gatzagako auto igoerak hogei urte beteko ditu aurten, eta lasterketa Gatzagako errepide zaharrean egingo da. Iaz ere, bertan egin zen, Arlabango asfaltoa egoera txarrean zegoelako. Hala ere, iaztik hona aldaketa asko ez egon arren, aurten, Eskomotor eskuderiak Arrasateko  A+Gas taldeari utzi dio antolaketaren ardura eta berrikuntzekin datoz.

Iazko bide bera egin beharko dute pilotuek, Kuatruenako etxeetan hasi eta Gatzagainera arte 4,8 kilometroko bidea, baina, parte-hartzaileei dagokienez, berrikuntzak sartu nahi izan dituzte A+GAS taldekoek. Honela adierazi du Oxel Etxebarria kideak: "Hemengo lasterketetan ikusten ez diren autoak ekarri nahi ditugu. Zerbait aurreratzearren, Norma m20 auto bat izango da lasterketan… besterik ez dugu aurreratu nahi, hala, jendea bertaratu dadin…".

Gatzagako auto igoera uztailean egin izan ohi da azken urteotan, baina aurten orain egitea erabaki dute; horren arrazoia zein den azaldu du Etxebarriak: "Denboraldiko bigarren lasterketa izango da Gatzagakoa, eta horregatik aldatu dugu igoera eguna. Hain zuzen, jende gehiago gerturatzeko". 14:00etan hasiko da lasterketa, eta, 50 pilotu eta 30-35 boluntario izango direla aurreikusten dute. Beraiengatik ez balitz, ezingo genuke lasterketa gauzatu".

Errepide tartea itxita

Aingeru Guardako biribilgunean itxi egingo dute bidea, baina Mazmela eta Kuatruena auzoetan bizi direnek ez dute arazorik izango etxera joateko, betiere, kontrolean esanez gero nora doazen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak