Zabalik da udaleku irekietan izena emateko epea

Neska-mutiko talde bat errezeta tailerra egiten iazko udalekuetan.

Elgetako Udalak gaur jakinarazi du ekainaren 26tik uztailaren 21era emango duela udaleku zerbitzua aruten. Interesatuek ekainaren 16ra arteko epea dute izena emateko.

Aurten ere lau asteko udaleku zerbitzua emango du Elgetako Udalak. Aisialdi zerbitzuak ekainaren 26an zabalduko ditu ateak neska-mutikoendako eta uztailaren 21era arte egongo da zabalik. Ohiko aden moduan goizeko ordutegia izango du zerbitzuak, 09:00etatik 13:00etara.

2014tik 2006ra bitartean jaiotako neska-mutikoei dago zuzenduta aisialdi zerbitzua. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena ekainaren 16a baino lehen. Prezioak dira astebeteko zerbitzua 40 euro, bi astekoa 60 euro, hiru astekoa 75 euro eta lau astekoa 90 euro. Bigarren seme-alabarengatik edo familiaren egoera ekonomikoaren arabera hobariak daude aurreikusita. Udaletxean ematen dute hobarien inguruko informazio gehiago.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.