Domekan irteera bateratu egin zuten Debagoieneko 41 mintzalagunek, eta tartean izan ziren Elgetako zortzi lagun. Eskoriatzatik oinez abiatu ziren, eta patxadaz egin zuten Aitzorrotzera arteko bidea. Bertan, Nafarroako erresumaren gotorleku izandakoaren gaineko azalpenak jaso zituzten eta bueltan hamarretakoa eta trikitilariak zituzten zain Eskoriatzan.