"Talde sendoa da Lizarrakoa eta ziur gaude ondo erabiliko dutela saria", jakinarazi du Larraitz Zeberiok, Elgetan berbetan taldeko kideak, eta gaineratu: "Goiz pasa polita egin dugu. Ez genuen finalera iritsiko ginela pentsatzen eta egia esan gustatu egin zaigu esperientzia. Hurrengo urteko ginkanan berriz ere izena emateko proposamena egin dute hainbat taldekidek finala amaitu bezain pronto"
Lizarrara joateko gonbidapena
Irabazi ez arren ez direla esku-hutsik bueltatu adierazi dute: "Hizkuntza praktika ekologikoei buruz ikasi egin dugu, esperientzia polita izan da eta Xiberoako ikastolako otarre bat, bosna disko, eta Bizkaiko museoak ezagutzeko hamabi sarrera ekarri ditugu. Badugu beste mintzaekintza irteera bat antolatzeko aitzakia!"
Hori horrela eskerrak eman dizkiete antolatzaileei eta zorionak irabazleei. Lizarrako taldeak 48 ordu euskaraz ekimena antolatzeko erabiliko duela 3.000 euroko saria jakinarazi du. "Gonbidapena jaso dugu udazken alderako aurreikusten duten 48 ordu euskaraz ekimenean parte hartzeko eta saiatuko gara bertaratzen", dio Zeberiok.