Urtarrilaren 3an hasi zuen ibilbidea aurtengo edizioak eta jokatutako sei probetan puntu gehien lortutako taldeak elkartu dira gaur, urtarrilak 28, Kutxa Ekogunean finala jokatzeko. Urko Aristi kazetariak gidatu du eta azken lau probak aurrez-aurre burutu dituzte taldeek. Eta Lizarrako
Mintzamendipintxopotepraktika taldeak nagusitu da. 3.000 euroko saria Lizarran euskaraz 48 ordu ekimena antolatzeko erabiliko dutela iragarri dute irabazleek. Gainerako taldeak ere ez dira esku hutsik joan; Xiberuko otarreak jaso dituzte guztiek.
Kutxa Ekoguneak eta Azkue Fundazioak antolatu eta Euskaltzaleen Topaguneak koordinatutako lehiaketa da Euskararen Ginkana. Antolatzaileek, parte-hartzaileen "izaera anitza" eta "erakutsitako motibazioa" azpimarratu dituzte.