Bihar, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta Udalak elkarretaratzea deitu du 19:00etarako. Puntu morea udaletxean izango da ikusgai goizean goizetik, eta elgetarrek eskuragarri izango dituzte paparrean ipintzeko lazo moreak komertzioetan eta tabernetan.
Arratsaldean globo moreen banaketa (18:00) eta elkarretaratze isila (19:00) egingo dituzte elgetarrek herriko plazan. Elgetako koruaren laguntzarekin bertso sorta ere abestuko dute.
Gaztetxean emango diote jarraipena Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunari. Poesia saio musikatua egingo du 19:30ean Soraluzeko Mantazpitik taldeak, eta afaria egingo dute 21:30ean. Indarkeria matxista salatzea, gaia gizarteratzea eta herritarren artean kontzientzia piztea dituzte helburu ekintzok.