Jardunaldi memorialistak egin dituzte Elgetan aste bukaeran, eta atzo eman zieten amaiera Intxortako Atean egindako lore-eskaintzarekin. Udalak antolatuta arrosa gorriak utzi zituzten erresistentzia horren ikur den monumentuaren aurrean, Iraitz Lazkano alkatea buru zela. Ekitaldian izan ziren baita ere Intxorta 1937 kultur elkarteko ordezkariak eta
Gu Geu Elgeta plataformako kide Nerea Villa.