Maiatzean hondakinen %83,21 bereizi dute Elgetan, orain arteko daturik onena lortu dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko uztailaren 8a

Hiri-hondakinak jasotzeko edukiontziak Elgetako Domingo Iturbe kalean.

Debagoieneko Mankomunitateak ekaineko azken astean eman ditu hiri hondakinen bilketa selektiboaren inguruko maiatzeko datuak herriz herri. Debagoieneko batezbestekoa %80,96 izanda maiatzean.

Maiatzean, Elgetan, hiri-hondakinen %83,21 jaso dute bereizita. "Orain arteko tasarik onena da", nabarmendu dute Elgetako udal arduradunek datua ezagutu bezain laster. "Pozgarria da elgetarrak gauzak ondo egiten ari direla ikustea", adierazi dute Elgetako EH Bildutik.

Debagoieneko batezbestekoa %80,96 izanda maiatzean. Antzuolak du tasa handiena (%84,15) eta Aretxabaletak, aldiz, txikiena (%78,20).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak