Zuri-gorriz jantzi dira, gaur, Elgetako udalekuetako neska-mutikoak

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko uzt. 7a, 12:54
Udalekuetako lau neska, gaur, San Fermin Eguna ospatzen.

San Fermin Eguna izanik entzierroa egin dute umeek. Ondotik, herri kirolak etorri dira.

Udalekuetako neska-mutikoak 10:00etan irten dira herrigunera. Nagusienak San Roke kalera joan dira entzierroa egitera. Kantoiko paretik irten dira bi zezen: gurpildun zezena bata eta buruhandia bestea.

Txikienek frontoian egin dute entzierroa. Txandaka egin dute zezenaren papera aurretik prestatutako karetekin.

Ondoren herri kirolak izan dituzte.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak