Udalekuetako neska-mutikoak 10:00etan irten dira herrigunera. Nagusienak San Roke kalera joan dira entzierroa egitera. Kantoiko paretik irten dira bi zezen: gurpildun zezena bata eta buruhandia bestea.
Txikienek frontoian egin dute entzierroa. Txandaka egin dute zezenaren papera aurretik prestatutako karetekin.
Ondoren herri kirolak izan dituzte.