Zuntz optikoa heldu da Elgetara. Egunotan kable bobina handiak ikusi ditugu herrian eta jakin-mina piztu du horrek herritarren artean.
Eusko Jaurlaritzak lehiaketa publikoa deitu zuen helburu zehatz batekin: abiadura azkarreko konektibitatea garatzea KZguneetan, osasun zentroetan eta ikastetxe publikoetan. Telefonicak irabazi du lehiaketa hori, eta beharginak lan horretan dihardute egunotan Elgetan.
Ekimen honekin hiru eraikin horietara mugatuko da zuntz optikoaren hedapena, oraingoz. Ikusteko dago etorkizunean zer nolako erabakiak hartzen diren. Zalantza barik abiadura azkarreko konektibitatearen hedapenak aukera berriak eskaini ditzake zerbitzua herriko gainerako eraikinetara zabaltzeko aukera egongo balitz. Oraingoz, ordea, ez da halakorik aurreikusten.