Asier Kidam: "Lau urte eman ditut '1805' ikuskizuna prestatzen"

Aitziber Aranburuzabala 2016ko eka. 2a, 15:23
Asier Kidam.

Gasteizko magoak zabalduko du bihar asteburuan egingo duten Euskarazko magia Mostra (20:30). 

Zapatuko gala, Tor eta Txoborro bikoteak eta Imanol Ituñok egingo dute, 22:00etan. Sarrerak leihatilan eta Pikupe.com atarian eskura daitezke; biharko emanaldirako sei eurotan eta zapatukoak hamar eurotan.

Ikusle moduan Espaloia antzokian sarritan izan da Gasteizko magoa. Bihar, egubakoitza, agertokian izango da, ordea.

Gustuko tokia duzu Espaloia?

Bai; magia kontuetan erreferentzia da, gogo askorekin nago berriz ere hara joateko.

Ze asmorekin zatoz?

Magia mundua autodidakta da. 20 urterekin hasi nintzen honetaz bizitzen. Posible da magiaz bizitzea. Izan ere, ahal dudana baino lan gehiago daukat: ikastetxeetan, kultura etxean, Artium museoan ere izan naiz sari banaketa baten.

Ze osasunean dago euskal magia?

Ez daude mago profesional asko baina maila orokorra oso ona dela esango nuke.

Arrunta da euskarazkoak egitea?

Euskal magoen saio solte asko egiten badira ere, asteburuan egingo duguna ezohikoa da.

Zer garrantzia ematen diozu horrelako saioak prestatzeari?

Guretzako oso aukera berezia da, beste mago batzuen lanak ikusteko. Sekulako zortea da horrelako aukerak izatea.

Magia haurrentzako bakarrik?

Nire ikuskizunak 1805 izena darama. Urte hartan Robert-Houdin magoa jaio zelako. Handik aurrera magia mundua aldatu, magiaren urrezko aroa orduan hasi. Ikuskizunean berba egiten dut magiaren historiaren buruz eta klasikoak diren trikimailu batzuk modu ezberdinean egiten ditut eta ahaztuak dauden beste batzuk errekuperatzen. Gehienak oso joko bisualak dira, musika daukate batzuk, espektakulu puntua hain zuzen ere. Orain artekoak ikuskizun xumeagoak izan dira, honako honi beste itxura bat eman diot. Lau urte eman nituen ikuskizuna sortzeko eta ordubeteko iraupena du.

Bakarrik zaude agertokian?

Jendearekin jolasten dut baina ez dut bestelako laguntzailerik.

Zelakoak gara euskaldunak agertokira igotzeko?

Jendeak gustuko ikuskizuna badu eta errespetuz tratatzen duzula ikusten badu, normalean prest izaten da. Norbaitek lotsa ematen diola esaten badit, ez dut inor behartzen, noski. Ateratzen diren gehienak haurrak izaten dira eta prest egoten dira.

Publikoaren arabera ikuskizuna moldatzen duzu?

Hasiera baten haurrentzako sortu nuen, baina sortu dudana todoterrenoa izan da. Gurasoek umeek bezain ondo pasatu dezaten. Beste ikuskizunetan ez dut horrelako erantzunik jaso.

Tresneriarik erabiltzen duzu?

Agertokian kartarik ez dut erabiltzen. Kateak, sokak, sua, kristalak, hain ohikoak ez direnak erabiltzen ditut. Helburua ikuskizun berritzailea izatea zen.

Zapatuan hiru mago egongo dira. Tor eta Txoborro alde batetik eta Imanol Ituño bestetik.

Gauza berezia prestatu dute hiruen artean egiteko. Tor eta Txoborrok Aztikeria ikuskizuna egiten dute. Ilusio handiak deitzen ditugun trikimailuak egiten dituzte: pertsona bat desagertzea edo lebitatzen jarri… Komedia puntua ere ematen diote, bien artean sortzen dituzten egoera barregarriekin. Asko gustatzen zaizkit. Imanolek egiten duen magia mota, berak bakarrik egiten du eta oso originala da. Egingo dituen trikimailuen artean badago bat orain dela pare bat urte Espainiako Magia Kongresuan saria jaso zuena. Bederatzi minututako numero bisual musikatua da. Amonek zuten gaileta kutxa bat hartzen du, zabaldutakoan josteko tresnak ditu, horiekin magia egiten du eta hortik aurrera inork pentsatzen ez duena egiten du.

Zuen artean ezagutzen?

Bai, harreman handia dugu. Sarritan joaten gara afaltzera, elkarri trikimailuak erakusten dizkiogu...

Erlazionatuak

Asier Kidam magoari elkarrizketa

Josu Bilbao Atxutegi 2016 eka 02 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak