'Nik euskaraz nahi dut Osakidetzan' kanpaina aurkeztu dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko apirilaren 6a

Osakidetzan herritarren lehentasunezko hizkuntza euskara izan dadin eskatzera animatzeko kanpaina abian jarri dute. Elgetarrak ere eskaera egitera deitu dituzte. Kanpainari bultzada emateko sortutako iragarkian ikus daiteke.

Kanpainako sustatzaileak dira Antzuolako Udala, Aretxabaletako Udala, Arrasateko Udala, Bergarako Udala, Elgetako Udala, Eskoriatzako Udala, Leintz Gatzagako Udala, Oñatiko Udala, Loramendi elkartea, Jardun elkartea, AED elkartea eta Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua.

Hiru era daude Osakidetzan aukeraketa hori egiteko:

1- Zure osasun zentroko harrerara hurreratu, eta euskara lehentasunezko hizkuntza izatea nahi duzula esan bertan.

2- Zure familia-medikuari edo erizainari adierazi kontsultara zoazenean.

3- Zure Osasun Karpetan sartuta ere egin dezakegu, Internet bidez.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak