Euskara ezagutzen ez dutenendako da Aisa ikastaroa, eta laster Elgetan ere egongo da eskaintza hori Elgetako Udalaren eta UEMArekin eskutik.
Ikastaroa 60 ordukoa da eta diruz lagunduko du Udalak. Izen-ematea 18 euro da, eta kurtsoa amaituz gero ikasleak hamar euro jasoko ditu bueltan.
Izen-ematea zabalik
Interesatuek otsailaren 24ra arteko epea dute udaletxean izena emateko. Argibideak behar izanez gero ere bertan emango dituzte. "Euskara ezagutzeak duen garrantzia kontuan hartuta, ahalegin berezia egin nahi izan dugu elkarlanean herritarroi erraztasunak eskaini eta euskara hasieratik ikasteko pausoa ematera anima daitezen", adierazi dute udal arduradunek.