Iazko urteak emandako daturik onena da; eta alderantziz, urte hasierakoa izan zen txarrena: urtarrilean, langabezia tasa %12,50 zen (3.748 langabe). 2014ra eginez gero, 2015aren antzera hasi zen urtea, baina kasu horretan bilakaera ez zen hain positiboa izan (2014ko urtarrilean langabezia tasa %12,54 zen; eta abenduan, %12,41).
Euskal Autonomia Erkidegoan ere langabezia tasak behera egin du, aurreko hilabetearekin alderatuta –apaltzea zerbitzuen sektorean izan da, batez ere–; aldiz, Nafarroan igo egin da. Edozein kasutan, Hego Euskal Herrian, orokorrean, egoera azarokoa baino hobea da eta baita 2014ko abendukoa baino ere.
2015eko abenduko datuak, herriz herri
- Antzuola 82 langabe (%7,55eko langabezia tasa)
- Aretxabaleta 288 langabe (%8,39ko langabezia tasa)
- Arrasate 1.514 langabe (%14,52ko langabezia tasa)
- Bergara 759 langabe (%10,88ko langabezia tasa)
- Elgeta 50 langabe (%8,43ko langabezia tasa)
- Eskoriatza 204 langabe (%10,07ko langabezia tasa)
- Leintz Gatzaga 7 langabe (%5,11ko langabezia tasa)
- Oñati 394 langabe (%7,41eko langabezia tasa)
- Debagoiena 3.298 langabe (%11ko langabezia tasa)