Hamalau lagunek eman dute izena Elgetan Berbetan egitasmoan parte hartzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2015eko azaroaren 12a

Iban Arantzabal, Kepa de Vega eta Janire Lazkano Bolatokian.

Hiru talde osatu dituzte eta datorren astean egingo dute lehenengo saioa.

Bi talde eguazten arratsaldetan elkartuko dira, eta hirugarrena eguenetan. Hala, euskarazko mintzapraktikak bultzatzea helburu duen Elgetan Berbetan egitasmoa hiru talderekin abiatuko da. Kepa de Vega dinamizatzaileak datorren asterako deitu ditu lehenengo saioak. Interesatu gehiago egonez gero jakin edozein unetan eman daitekeela izena.  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak