Goi mailako umoristak dira, inprobisaziorako ahalmen handikoak: "Gidoi bat dago, noski. Eurek azaltzen dutenez, errespetua zor diote ikusleari. Hala ere, ikuskizun bakoitza ezberdina da; txiste berriak sartzen dituzte, adibide ezberdinak jarri... Ordu eta erdiko ikuskizuna da, ia etenik gabe barrez lehertzekoa", diote Pikupe Produkzioak-ekoek.