Aurreko ikuskizunen ildo beretik doa, finean: agertokian argi fokuak eta mikrofono parea, besterik ez. Ez dute gehiago behar, batak besteari hitza lapurtuz, zentzurik gabeko berriketa etengabean eta eurak ere barre algaraka. Beste umore bat ekarriko dute Amaiara.
Elgetako sarrerak agortuta
Publiko fidela dute eta horren adierazle da Elgetako emanaldirako sarrera guztiak salgai jarri eta gutxira agortu zirela. Baina Faemino eta Cansado Arrasaten ere izango dira aste bukaeran. Domekan egingo dute ikuskizuna Amaia antzokian. Azken lerroetako eserlekuak bakarrik geratzen dira libre. Sarrerak internetetik erosi ahalko dira Kutxabanken zein Udalaren webgunean; prezioa da 25 eurokoa –kudeaketa gastuak kontuan hartu gabe. Emanaldia 19:30ean hasiko da.