Euskal Herrirako bidean da Emakumeen IV. mundu martxa, eta herritar talde batek ekitaldia deitu du domekarako Elgetan. Debagoiena mailan eta Euskal Herriko mundu martxaren baitan antolatutako ekitaldietako bat da.
Landaketak iragarri dituzte. Parte-hartzaileak 10:30ean abiatuko dira herriko plazatik eta Asentzioko La Belga izeneko posiziora igoko dira lehenengo. Bertan zuhaitz bat landatuko dute. Jarraian, eta trikiti doinuak lagun dituztela Salbador ermitara egingo dute. Bertan, loreak landatuko dituztela jakinarazi dute.
Triki-poteoa egingo dute jarraian herrian. Deitzaileek ekitaldian parte-hartzera gonbidatu dituzte elgetarrak.