Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Bi elgetar eta soraluzear bat alkategai

Larraitz Zeberio 2015ko mai. 8a, 07:00

Lazkano, De Castro eta Villa.

Elgetan hiru hautagaitza daude maiatzaren 24ko Udal hauteskundeetara begira: EH Bildu, Gu Geu Elgeta herri plataforma eta PSE-EE.

Alkategaiak honakoak dira:

EH Bildutik Iraitz Lazkano Garitaonaindia (Elgeta, 1987). Zientzia politikoetan lizentziatua eta egun turismo gidari lanetan diharduena.

Gu Geu Elgetaren aldetik, Nerea Villa Arantzeta (Elgeta, 1973). Arte Ederretan lizentziatua eta egun udal ludotekako hezitzailea.

Sozialisten zerrendaburua, azkenik, Elias de Castro (Mota del Marques -Valladolid-, 67 urte). Duela lau urte ere bera izan zen sozialisten alkategaia Elgetan. Ez da herrian bizi. Zinegotzi sozialista izan zen Soraluzen 1983tik 1991ra. Erretiratua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak