Hondakinen sailkapen tasa gora doa Elgetan; martxoan %80,11 sailkatu dute herritarrek

Hondakinak biltzeko San Roke kale ostean dagoen gunea.

Oxel Erostarbe alkateak herritarrak zoriondu ditu. "Bide onetik goaz", esan du.

Atzo egindako osoko bilkuran eman zuen Elgetako alkate Oxel Erostarbek azken hilabeteotako hondakin bilketaren datuak. "Urtarrileko sailkapen tasa %78,42 izan bazen; otsailekoa %77,15 eta martxokoa %80,11 izan dira", jakinarazi zuen. Pozik agertu zen Erostarbe: "Herritarrak zoriondu behar ditugu. Oraindik badago zer hobetu baina uste dugu bide onetik goazela", esan zuen. Datu onak direla esan zuen, baita ere, Bilduko bozeramaile Janire Lazkanok.

Abenduaren 9an ezarri zuten hiri hondakinak biltzeko sistema berria Elgetan. Elgetarrek hondakinen %33,57 sailkatzen zuten aurreko sistema bilketarekin, eta helburua zen %70-80ra heltzea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.