"Elgetarren babesa behar dugu" adierazi dute ohar bidez Gu Geu Elgetako plataformatik. Maiatzaren 24ko udal hauteskudeetan parte hartu ahal izateko lehenik eta behin Hautesle Elkartea osotu behar dute eta horren aldeko sinadura emateko deia egin die elgetarrei.
Sinadura eman nahi duen herritar orok plataformaren helbide elektronikora idatz dezake eta bere nortasun agiriaren kopia bidali; plataforma kideak harremanetan jarriko dira ondoren.
Jakinarazi dutenez, dagoeneko osatuta dago Gu Geu Elgeta Hiritar Plataforma Independentearen hautagai zerrenda, baina urrats administratiboa geratzen da orain, hautesle elkartea osatzea. Interesa duenak, beraz, idatz dezala gugeuelgeta@gmail.com helbidera.