Ospitale zaharretik aurrera joanda San Roke ostera doan bide zidorraren azpiko aldean kokatuko du Udalak Baratze Parkea. 30 ortu, uraska, baratzezainendako txabola, konposta gunea eta bidexka izango ditu guneak. "Parkea aurrera eramateko lanak ari dira forma hartzen", esan du Oxel Erostarbe alkateak. "Oraingoz, hamar bat lagunek egin dute eskaera".
Interesatuek udaletxean eman behar dute izena. Proiektua aurkezteko eta interesatuek funtzionamenduaren inguruko argibideak emateko bilera deitu du Udalak astelehenerako, martxoak 23, 18:00etan udaletxean.