600 txartel eta 1.200 kubo banatuko dituzte, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko aza. 19a, 10:56
Bi lagun, atzo, txartela eta kuboak jasotzen.

Atzo, martitzena, abiarazi zuten hiri hondakinen bilketa sistema berrirako material banaketa.

Ekarpen-guneetan ipiniko diren edukiontzi grisak eta marroiak zabaltzeko txipdun 600 bat txartel eta nork bere etxean hondakinak sailkatzeko 1.200 kubo banatuko dituzte, Elgetan, Debagoieneko Mankomunitateak eta Udalak. Atzo, martitzena, hasi ziren banaketarekin  eta martxa onean joan zela adierazi dute arduradunek.

Ekarpen-guneka banatu dituzte etxebizitzak eta nork bere eguna du materiala jasotzeko. Atzo, gehienbat, San Roke kaleko bizilagunen txanda izan zen. Etxebizitza bakoitzeko txartel bat eta bi kubo banatzen dihardute; hondakin organikoendako kubo marroia eta errefuxarendako, grisa. Bide batez hiztegi bat ere jasotzen dute herritarrek.

Egokitutako egunean materiala jaso ezin duten herritarrek zabalik aurkituko dute udaletxean hurrengo asteko astelehenean, martitzenean eta eguaztenean, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etara 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak