Bihar, martitzena, abiaraziko dute edukiontzi eta txartel banaketa Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko aza. 17a, 11:13
Ane Ibarguren informatzailea merkatariei kubo berriak erakusten.

Etxebizitza bakoitzeko bi edukiontzi txiki —marroia eta grisa— eta txipa banatuko dituzte.

Abenduaren 1erako iragarri dute hiri hondakinak batzeko sistema berria Elgetan. Udalak aurreko astean banatu ditu hondakinak sailkatzeko hiztegia eta banaketa egutegia etxez etxe. Hala, San Roke kale inguruko bizilagunak izango dira lehenak edukiontzi berriak eta txipa duten txartelak jasotzen. Ondoren etorriko dira gainerako guztiak.

Arratsaldez, 15:00etatik 20:00etara bitartean egingo dute banaketa udaletxean. Ipinitako egun eta orduetan materiala jaso ezin duten herritarrek hilaren 24an, 25ean, eta 26an izango dute aukera berria, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara.

Etxebizitza bakoitzeko bi edukiontzi txiki —hondakin organikoarendako marroia, eta errefusarendako grisa— eta txartel bana banatuko dituzte. Txartel horrekin nork bere ekarpen guneko edukiontzi marroia eta grisa zabaldu ahal izango ditu. "Orain tokatzen dena da gauzak behar den moduan egiten hastea, ohiturak aldatzea eta etxetik gune horietara hondakinak sailkatuta eramatea", esan du Oxel Erostarbe alkateak. "Uste dut sistema berriaren ondorioz Elgetan ere lortuko ditugula sailkapen portzentaia handiak, eta espero dezagun bere egunean erabaki genuen helburua betetzea", gaineratu du.

Banaketa

  • Azaroak 18, martitzena, 15:00etatik 20:00era

. San Roke kalea 1, 3, 5, 7, 9, 11, 12, 14, 16,18, 20, 22, 24, 26, 28, 30, 32, 34, 36, 38.

. Domingo Iturbe kalea 3, 4, 5.

. Maala kalea 2.

  • Azaroak 19, eguaztena, 15:00etatik 20:00era

. Gudarien Bidea 6, 8.

. San Roke kalea 2, 4, 8, 10.

. Andra Mari Plaza 1, 2, 3.

. Artekale 1, 4, 5, 6.

. Mendizaleen plaza 2, 3, 4.

. Salbador kalea 8.

. Aixola, Egoetxeaga, Goimendi auzoetako baserriak.

  • Azaroak 20, eguena, 15:00etatik 20:00era

. Gudarien bidea 2, 4.

. Lasao kalea  2, 4, 6.

. Salbador kalea 1, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 12, 14, 16, 22, 24, 26, 28, 30.

. Salbador zeharbidea 1, 2, 4.

. Torrealdea kalea 1, 2, 4, 5.

. Arrota, Antzuategi, Uriarte auzoetako baserriak.

. Salbador kalea 11, 13, 15, 17, 17 BIS, 19.

  • Azaroak 21, barikua, 15:00etatik 20:00era

. Gudarien Bidea 12, 16, 20.

. Torrealdea kalea 3, 6, 7, 8, 9, 10, 14.

. Arantzeta eta Uriarte auzoetako baserriak.

. Domingo Iturbe kalea 6tik 69ra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak