Hondakinak batzeko guneen proposamenak

Elgetako baserri-auzoetako bizilagunek irailaren 5era arteko epea dute hondakinak batzeko Udalak egindako guneen proposamena aldatu gura dutela esateko. Artikulu barruan daude gune bakoitzerako proposamenak.

Aldaketak egiteko udaletxera jo beharko dute, eta idatziz egin honako helbidera mezua bidalita: danonartian@elgeta.net.

Guneak, auzoz auzo

Hona hemen Elgetako Udalaren proposamena:

  • Arrota- Berraondokoa
  • Antzuategi- Berraondokoa
  • Isusigarra- Berraondokoa
  • Larrabiltzear- Frontoi aurrea
  • Egoetxeaga- Frontoi aurrea
  • Goimendi- Frontoi aurrea
  • Aixola- Frontoi aurrea
  • Aranzeta- auzoa Torrealdea
  • Uriarte auzoa- Torrealdea
  • Asentzio auzoa- Galgorri goikaldean

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.