Udalak eta Debagoieneko Mankomunitateak lanean dihardute Elgetan hiri-hondakinak biltzeko sistema berria ezartzeko.
Erabakita dago, esaterako, ekarpen-guneak non kokatuko diren. Zortzi izango dira eta gutxi gorabehera gaur egun duten kokapena izango dute. Banaketa ere eginda dago nork zein ekarpen-gune erabili beharko duen. Behin-behineko zerrenda da. Herritarren ekarpenak jasotzeko epea zabaldu du orain Udalak.
Auzo-sarreretan, esaterako, ez da ekarpen-gunerik aurreikusten. Herritarrek, bestalde, nork bere ekarpen-gunera eraman beharko ditu hondakinak. Egunotan banatuko du Udalak etxez etxea hasiera batean egindako banaketa. "Aldaketa egitea nahi dutenek udaletxean eman behar dute jakitera irailaren 5a baino lehen", adierazi dute.
Sistema berriaren ezarpena
Abuztuan, ekarpen-gune ezberdinak dimentsionatuko ditu Udalak.
Iraileko lehen hamabostaldian hasi gure dute sistema berria herritarrei aurkezteko ekimenekin. Aurreratu dutenez, informatzaileak ibili dira kalean herritarrak informatzen. Gauzak ondo bidean iraileko bigarren hamabostaldirako aurreikusten dute kuboen eta txipen banaketa Elgetan.
Martitzenean elkartuko da udalbatza uztaileko osoko bilkura egiteko. Beste batzuen artean bilketa sistema berria ezartzeko onarpen ofiziala egitea izango dute mahai-gainean.