Elgetako auzo-konpost guneak egoera onean daudela adierazi du Joseba Sanchez teknikariak

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko eka. 5a, 11:10

Joseba Sanchez teknikoa, atzo, auzo-konpost gune batean herritarrei azalpenak ematen.
Elgetarren %35 ari da bere hondakin organikoarekin konposta egiten; azterketa egin duen teknikoak ondo dihardutela esan du.

Aste Berdea da honakoa Elgetan, eta atzo Vermican enpresako teknikari Joseba Sanchezek egin berria duen azterketaren emaitza eman zuen.

Sanchezek herriko auzo-konpost guneak aztertu ditu, eta azaldu duenez "oso ongi" aurkitu ditu. Ohikoak diren hiru arazo detektatu dituela esan zuen: eltxoak, hezetasun larregi eta, kasuren batean, usain txarra.

Hitzaldian egin zuen erabiltzaileei arazo horien aurrean nola jokatu azaltzeko, eta ondotik auzo-konpost guneak ikustera eraman zituen interesatuak. Hainbat konpostagailuren egoera ikusi zuten bertatik bertara, eta interesatuek galdera praktikoak egiteko aukera izan zuten. Ariketa praktiko interesgarria izan zen konposta egiten dihardutenendako.

Hondakinak material lehorrarekin ondo estaltzeko, konpostagailua ondo ixteko eta konpostagailuan pilatzen joaten den gai organikoa ondo nahasteko izan ziren Sanchezek emandako aholkuetako batzuk. Konposta noiz eta nola atera behar den ere azaldu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak