Aste Berdea egingo dute Elgetan astelehenetik aurrera

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko mai. 29a, 10:47
Eskolako umeak eskolako ortuan landaketak egiten.
Udalak ortu publikoen proiektua aurkeztuko du. Hitzaldiak, erakusketak eta sentsibilizazio ekintzak ere iragarri dituzte.

Udalak, Ekoguneak eta Elgeta Zero Zabor taldeak azoka berezia, hiru hitzaldi, umeendako jolasak eta konpostaren inguruko ekimenak iragarri dituzte astelehenetik aurrera egingo duten Aste Berdearen barruan.

Astelehenean, ekainak 2, leihoen eta balkoien lehiaketarako loreak erosteko aukera egongo da plazako azokan. Martitzenean, Elgetako ortu publikoen proiektua aurkeztuko du Udalak. Eguaztenean, etxez etxe konpostagailuak aztertzen aritu den Joseba Sanchezek hitzaldia egingo du, baita auzo-konpost guneen egoeraren azterketa ere. Eguenean, Gipuzkoa Zero Zabor taldeko Mikel Ikatzategik egingo du hitzaldia. Eta barikurako konpostaren gaineko erakusketa, umeendako jolasak zein herri kontsultaren aldeko ekimena iragarri dituzte antolatzaileek. Zapatuan, konposta aterako dute Domingo Iturbeko auzo-konpost gunetik.

Balkoien lehiaketa

Epaimahaiak uztaileko lehen astean baloratuko ditu herriko leihoak eta balkoiak. Saria —100 euro eta lore sorta— Elgetako jaietan banatuko dute. Ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak