Jende mordoxka batu da eguerdian Elgeta Kantuan ekimenak jarritako hitzordura. Liburuxka berria eskuetan hartu eta herriko kaleetan ibili dira kantuz kantu. Bost lekutan egin dute geldialdia eta, eguraldi ona aprobetxatuz, taberna barruan beharrean kanpoan abestu dituzte betiko eta gaur egungo kantuak. Elgetako herritarrez gain, Eibarko kantu-zaleak ere joan dira kantuan egitera.