Elgetarren %10 inguru izan da hondakinen inguruko bileretan

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko api. 11a, 09:51
Herritarrekin hondakinen kudeaketaren inguruan egindako bilera bat.
"Gustura gaude herritarrekin egindako bilerek eman dutenarekin, balorazio positiboa egiten dugu", esan dute udal ordezkariek.

Asteotan hainbat bilera egin dituzte hondakinen kudeaketarako Udalak adostutako proposamena herritarrei aurkezteko. Txiparekin zabalduko diren edukiontzien sistema ezarri gura dute Elgetan, eta herritarrek funtzionamendua ulertzea izan da bileren helburua. Elgetarrek, bestetik, ekainaren 22rako deituta dagoen herri kontsultan parte hartzeko aukera izango dute proposamenarekin ados dauden ala ez adierazteko.

Udal ordezkariek diote elgetarrek ondo hartu dutela udaletxeko hiru talde politikoek adostutako proposamena. "Bileretan parte hartu duten herritarrak animatuta aurkitu ditugu, eta hondakin bilketa egokia izan dadin konpromisoak hartzeko gertu". Hau guztia lehenengo pausoa besterik ez dela diote udaletxetik. "Kontzientziazioa bultzatzeko balio izan du, eta herri kontsulta egunera arte informazioa ematen jarraituko dugu elgetarrak animatu daitezen sistema honi babesa ematera", gehitu dute. "Gure helburuak jarraitzen du izaten Elgetan hondakinen %70-80 sailkatuta batzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak