54. edizioko laugarren etapa jokatuko da gaur, eguena; Gasteizen hasi eta Arraten bukatuko da. Lehen eta bigarren mailako bost mendate eta 151 kilometroko ibilbidea izango dituzte txirrindulariek aurretik, eta Debagoieneko errepideetan barrena egingo dituzte horietatik 50 inguru.
Bi bider igaroko da Itzulia gaur gure bailaratik. Arlabango gainetik barrena sartuko da lehen aldiz, 14:05ean. Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta eta Bergaratik pasako da. Eta 15:30 aldera bueltatuko da: txirrindulariak Eibartik Elgetara igoko dira Karabietatik, eta handik Elorriorako bidea hartuko dute.
- Asentzioko gaina (GI-2639) (14:53)
- Elgeta (biribilgunea) (GI-2632) (14:55)
- Elgeta (udaletxea) (GI-2632) (14:55) ...
- Karabietako gaina (GI-2639) (15:37)
- Elgeta (eskuinera) (GI-2632) (15:39)
Informazio gehiago hemen.