Euskal Herriko Itzulia, Debagoienean barrena gaur

Goiatz Arana Begiristain 2014ko api. 10a, 08:26

Michael Matthews (OGE) izan zen garaile atzo, Gasteizko esprintean. (Argazkia: www.itzulia.net)
54. edizioko laugarren etapa jokatuko da gaur, eguena; Gasteizen hasi eta Arraten bukatuko da. Lehen eta bigarren mailako bost mendate eta 151 kilometroko ibilbidea izango dituzte txirrindulariek aurretik, eta Debagoieneko errepideetan barrena egingo dituzte horietatik 50 inguru. Asentzioko eta Karabietako igoerak izango dira gure bailarako ikusgarrienak.

Bi bider igaroko da Itzulia gaur gure bailaratik. Arlabango gainetik barrena sartuko da lehen aldiz, 14:05ean. Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta eta Bergaratik pasako da. Eta 15:30 aldera bueltatuko da: txirrindulariak Eibartik Elgetara igoko dira Karabietatik, eta handik Elorriorako bidea hartuko dute.

  • Arlaban gaina (GI-627)  27,3. kilometroa  (14:05)
  • Eskoriatza biribilgunea (GI-627) (14:17)
  • Eskoriatza (GI-627) (14:19)
  • Aretxabaleta (saihesbidea) (GI-627) (14:22)
  • Arrasate sarrerako biribilgunea (GI-627) (14:25)
  • Arrasate (saihesbidea) (GI-627) (14:27)
  • Arrasate (Eroski) (GI-627) (14:31)
  • Autobiderako biribilgunea (GI-627) (14:33)
  • San Prudentzio (GI-627) (14:35)
  • Biribilgunea. Altos Hornos (GI-632) (14:40)
  • Biribilgunea barnetik (ezkerrera) (GI-632) (14:40)
  • Bergara (Zabala Hotela) (Hirikoa) (14:41)
  • Bergara (Angiozarrerantz) (GI-3360) (14:41)
  • Tunel argiztatua (GI-3360) (14:43)
  • Asentzioko gaina (GI-2639) (14:53)
  • Elgeta (biribilgunea) (GI-2632) (14:55)
  • Elgeta (udaletxea) (GI-2632) (14:55)
  • Ubera (estugunea) (GI-2632) (15:00)
  • Biribilgunea Lacor (GI-2632) (15:01)
  • Itesa
  • Bergara aurkako norantzan. Ezkerrera (GI-627) (15:05)
  • Mekolalde (GI-627) (15:09)
  • Osintxu (saihesbidea) (GI-627) (15:11)
  • ...
  • Eibar (Untzaga plaza) (Hirikoa) (15:27)
  • Karabietako gaina (GI-2639) (15:37)
  • Elgeta (eskuinera) (GI-2632) (15:39)
  • Elorrio (BI-2632) (15:47)

Etapa erregina

Atzoko trantsizio-etaparen ostean, etapa erregina izango da gaurkoa, eta erabakigarria sailkapen orokorrerako, zapatuko erlojupekoarekin batera.

Izan ere, Itzulian ohiko bihurtu den etapa jokatuko da gaur, Arrateko igoeran amaitzen dena, hain zuzen ere; hau da, Itzuliko "mendiko" etapa. Arraterako bidean Asentzio eta Karabietako gainak igaro beharko ditu tropelak, biak 2. mailakoak. Behin azken 40 kilometroetan, ordea, Izua (1. mailakoa), Aiastia (2. mailakoa) eta Usartza (1. mailakoa, Arratekoa) izango dira gainditu beharrekoak. Itzulia bereganatu nahi duenak ezinbestean etapa honetan aurrean izan beharko du.

Eraso festa izango dira Arraten gora, baina Contador liderrak (Tinkoff-Saxo) oso indartsu dagoela erakutsi du, eta, hain zuzen, hura da gaurko etapa irabazteko faborito nagusia. Hala ere, Valverde, Kwiatkowski, Cunego eta konpainia ahaleginduko dira Pintokoa atzean uzten.

13:25ean irtengo dira txirrindulariak Gasteiztik eta Arratera 17:00 inguruan ailegatuko dira.

Euskal Herriko 54. Itzuliaren gaineko informazio gehiago, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak