Uztailetik 3.267 erosketatik gora egin dira Elgetan plastikozko edukiontziak erabilita

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko api. 2a, 10:20
Herritar bat Goikoetxe harategian erosketa egiteko plastikozko ontziarekin.
Sariak banatu dituzte martxoan ere, eta Udalak plastikozko ontziak erabiltzera animatzen ditu herritarrak "zaborrik onena sortzen ez dena da-eta".

Zortzi hilabete dira Elgetako Udalak eta Ekoguneak Ontziratu zaitez! kanpaina elkarrekin bultzatzen dihardutela. Hiru komertzio atxiki ziren kanpainara, eta orain lau dira.

Udalak emandako datuen arabera zortzi hilabeteotan 3.267 erosketatik gora egin dira Elgetan plastikozko ontziak erabilita. "Udaletxetik herritarrak animatu gura ditugu erosketak egiterakoan plastikozko ontziak erabiltzera, zaborrik onena sortzen ez dena da-eta".

Martxoko zenbaki sarituak

Plastikozko ontziekin erosketa egiteagatik erosleek hil amaierako zozketarako zenbaki bana jasotzen dute. Martxoan ere egin dute zozketa. Hemen dira saritutako zenbakiak:

Goikoetxe harategia: 1.231
Amagoia arrandegia: 3.152
Ugari denda: 238
Erdiko denda: 1.546

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak