Udalak urte hasierarekin batera ipini zuen martxan Egin konpostatzaile! kanpaina. "Aste honetan bertan beste 20 familiak eman dute etxeko hondakin organikoa kudeatzeko pausua", adierazi dute. Pozik dira emaitzarekin. Diote elgetarren %30 ari dela konpostatzen eta hori portzentaia altua dela benetan. "Epea luzatuta zalantzan daudenak ere animatu gura ditugu. Konpostatzaile izatea oso erraza da, eta hondakin organikoa herrian bertan kudeatzea da hondakinen arazoari adarretatik heltzeko modu eraginkorrena".