Txakur kakak botatzeko zaborrontziak ipini ditu Udalak bost gunetan

Larraitz Zeberio 2014ko urt. 27a, 11:09
Txakur kakendako Pagatza industrialdean ipinitako zaborrontzia.
Torrealdean, Domingo Iturbe kalean, San Roke ostean, eta Pagatza zein Berraondokoa industrialdeetan ipini dituzte.

Elgetako Udalak kokapen berria eman die herrian zeuden kaleko zaborrontziei. Helburua da herritarrek kalean ere hondakinak sailkatzea. Hala, aurretik erabiltzen ziren zaborrontziak erretiratu, bakoitzari hondakin frakzio mota bat egokitu eta berriz ipini dituzte kalean erabilgarri.

Horrekin batera egokitzapenak berrikuntza nabarmena ekarri du: propio txakur kakak botatzeko zaborrontziak ipini ditu Udalak. Bost tokitan daude ipinita: Torrealdean, Domingo Iturbe kalean, San Roke ostean, Pagatza industrialdean eta Berraondokoa industrialdean, hain zuzen ere.

Udaletxetik gogoratu dute txakurraren kakak jasotzeko ardura jabearena dela: "Gogoratu gura dugu baita ere txakur kakak beste guneetan ere bota daitezkeela, errefuxaren ontzira", adierazi dute.

Aspaldiko auzia

Badira urte batzuk gaia mahai gainean dela. 2011ko uztailean gutun bana bidali zien Udalak txakur jabeei animaliak kalean egindako gorotzak jaso egin behar direla gogorarazteko.

2012ko maiatzean egoera "jasanezina" zela esan zuen alkateak. Txakur jabeei euren arduren berri eman, eta sentsibilizazio lana egiten jarraitu beharra zegoela azpimarratu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak