Sarriegiren doinuak Elgetan ere

Larraitz Zeberio 2014ko urt. 20a, 13:29

San Sebastian kofradiako Nobleen aurrean egin dute danborrada, eguerdian, Elgetako Herriko Eskolako neska-mutikoek.

San Sebastian eguna da gaur, gurean ere entzun ditugu Sarriegiren doinuak. Herri Eskolako neska-mutikoek danborrada egin dute gaur eguerdian, Elgetan.

 San Sebastian kofradiako nobleek urtero egiten duten ekitaldian izan dira, eta 50 bat ume elkartu dira elizaren arkupean, Haur Hezkuntzakoak gehienak.

Hotza zen Elgetan: termometroak 2 gradu inguru markatzen zituen eta euria ez, elur-ura zen. Baina aurre egin diote eguraldi txarrari eta Nobleek neska-mutikoen danborradaz gozatu dute. Gurasoak ere ez ziren falta. Umeak danborra jotzen ikustera hurbildu dira batzuk.

Nobleen urteroko ekitaldia

Aspaldiko tradizioari jarraituz gaur San Sebastian kofradiako 23 noble elkartu dira Elgeta. Umeen danborrada entzun ostean mezetara sartu dira. Amaitutakoan urteko gorabeherak jasotzeko ekitaldia egin dute sakristian eta bazkariarekin amaituko dute eguna.

Erlazionatuak

Elgetako danborradaren bideoa

Sergio Cano 2014 urt 20 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak