Txapela buruan, danborra gerrian eta makilak eskuetan; egunak agintzen duen moduan. Halaxe ikusi ditugu gazte eta nagusi. Elkarrekin jo dituzte pieza batzuk eta txandaka beste batzuk. San Sebastian eguneko pieza klasikoak jo dituzte, noski, eta bukatzeko baita Txuri-urdin ere, Realaren omenez.