Kalean ere hondakinak sailkatzeko aukera dute elgetarrek

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urr. 30a, 13:12

Iritsi dira zaborrontzia berriak; gaur goizean hasi dira ipintzen.

Elgetako Udaletik jakinarazi dutenez gaur hasi dira kaleko zaborrontzi berriak ipintzen. "Elgetarrek kalean hondakinak sailkatuta batzeko aukera izateko pausuak ematen ari da Elgetako Udala", adierazi dute. Launa zaborrontzi berri ipiniko dituzte kiroldegiko parkean, herriko plazan, Maalako parkean eta eskola aurrean. "Beste guneetan orain arte zeudenak berrerabiliko dira bakoitzean bota daitekeen hondakina zein den zehaztuko delarik", adierazi dute Udaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak