Bultzatzaileak gustura 'Ontziratu zaitez!' kanpainaren emaitzarekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urr. 1a, 11:23

Udaletik jakinarazi dute irailean 500 erosketa baino gehiago egin direla Elgetan plastikozko ontziak erabilita; hileko zenbaki sarituak ere eman dituzte jakitera.

Plastikozko ontziarekin erosketa egiten duen bakoitzean zozketa baterako zenbakia jasotzen du erosleak. Hala, honakoan, iraileko zenbaki sarituak dira: 48 Ugari dendan, 427 Goikoetxe harategian eta 477 Amagoia arrandegian.

Bide onetik

Bultzatzaileen esanetan bide onetik doa uztailean Ekogunearekin elkarlanean martxan jarritako Ontziratu zaitez! kanpaina. "Udaletxetik elgetarrak zoriondu gura ditugu eta baita animatu ere erosketak egiteko orduan tuperrak erabiltzera", adierazi dute. "Gogoratu gura dugu oraindik tupperra eskatu ez duenak aukera daukala horretarako bai kanpaina honetan bidelagun ditugun Amagoia arrandegian, Goikoetxe harategian eta Ugari dendan bai udaletxean. Esan etxeko tupperrak ere erabili daitezkeela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak