Erosketak egiteko plastikozko 300 ontzi banatu dituzte Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko uzt. 19a, 11:01

Amagoia arrandegian banatu dira ontzi gehien, eta badirudi bertan erabiltzen direla gehien.

Udalak Kutxabankeko Ekogunerekin batera bultzatutako Ontziratu zaitez! kanpaina bere bidea egiten ari da Elgetan. Orain dela bi aste hasi ziren plastikozko ontziak banatzen Amagoia arrandegian, Goikoetxe harategian eta Bea Bouzasen Ugari dendan. Udalak aditzera eman duenez, denbora horretan 300 bat ontzi banatu dituzte herritarren artean.

Arrandegian 120 bat banatu dituzte, harategian 60 bat eta  Ugari dendan beste 60. Kanpainak martxan jarraitzen du, eta ontziak banatzen jarraituko dute arrandegian eta harategian. Herriko plazan ere banatu zituzten ontziak aurreko barikuan. Udalak aditzera eman duenez 60 bat ontzi banatu zituzten egun hartan.

Ontzien erabilera

Merkatariak bat datoz: herritar batzuk hasi dira banatutako plastikozko ontziak erabiltzen, baina sumatzen dute ohitura falta handia dagoela oraindik. Erosleek ohitura hartzea denbora kontua dela uste dute. Amagoia arrandegian banatu dira ontzi gehien, eta badirudi bertan erabiltzen direla gehien. "Erosoa da eta arrain mota ezberdinak nahastu daitezke. Okela ez", esan digu erosle batek.

Udalaren balorazioa

Ekimenaren balorazio positiboa egin du Udalak. "Erosketak egiteko orduan banatutako tupperrak edo etxean dituztenak erabiltzera animatu gura ditugu elgetarrak", esan du Oxel Erostarbe alkateak. "Eskerrak eman gura dizkiegu kanpainan gurekin bat egin duten merkatariei".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak