Irailean zabalduko dituzte auzo-konposta egiteko hiru gune berriak

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko uzt. 18a, 13:00

Irailaren 4an batzarra egingo du Udalak auzo-konposta egiteko izena eman dute 30 familiekin.

Amaitzear daude auzo-konposta egiteko hiru gune berrien eraikitze-lanak Torrealdean zein Uruburun. Udaletik jakitera eman dutenez, ordea, ez dira irailera arte erabilgarri egongo. Aurretik, batzarra egin gura du Udalak hondakin organikoa auzo-konposta bidez kudeatzeko izena eman duten familietako ordezkariekin, eta oporrak tarteko irailerako deitu dute batzar hori. "Auzo-konposta guneak erabiltzeko derrigorrezkoa da batzar horretan parte hartzea", adierazi du Oxel Erostarbe alkateak. "Batzar horretan konposta egiteko oinarrizko ikastaroa, eta auzo-konposta guneetako oinarrizko arautegia aurkeztuko dugu", eman du jakitera.

Batzarra irailaren 4an

Batzarra iraileko lehenengo eguaztenean egingo dute, 19:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Uneotan Elgetako 30 familiak daude auzo-konposta egiteko prest. Interesatu gehiago balego irailaren 1era arteko epea dago udaletxean izena emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak