Oraindik ere aukera dago konposta ikastaroa jasotzeko; interesatuek udaletxera jo behar dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko mai. 31a, 15:33

Udalak antolatuta astelehenean egin zuen ikastaroa Elgeta Zero Zabor taldeak.

Autokonposta egiteko izena eman zuten herritarrek astelehenean jaso zuten Udalak antolatutako ikastaroa. Elgeta Zero Zabor taldeko kideek egin zituzten irakasle lanak. Besteak beste, konpostagailua nola erabili eta hondakin organikoak nola kudeatu ikasi zuten herritarrek. Ikastaroa amaitu ondoren parte hartzaileek ikusi ahal izan zuten Elgeta Zero Zaborreko taldekide batzuk konposta nola egiten duten.

Konpostagailuak banatu zituen Udalak, eta ikastaroan egon zirenek konposta egiten hastearekin batera hobariak eskatu ahal izango dituzte zaborraren tasan. Udalak eman duen datuaren arabera asteleheneko ikastaroan parte hartu zuten herritarrak kontatan hartuta honezkero 50 familiak dihardute Elgetan hondakin organikoa kudeatzen.

Ikastaro gehiago etorkizunean

Elgeta Zero Zaborretik jakinarazi dute taldeak osatuz gero ikastaro gehiago egingo direla aurrerantzean. "Beste behin ere, etxeko hondakin organikoak modu arduratsuan kudeatzeko, autokonposta nahiz auzokonposta egitera animatu nahi ditugu elgetarrak", adierazi dute. Ikastaroa jaso eta hobaria eskatu ahal izateko, izena ematea beharrezkoa dela gogorarazi dute. Interesatuek udaletxera jo behar dute.

Jakinarazi dute baita ere ikastaro berriak antolatuko direla auzokonposta egin nahi dutenendako konpostaguneak martxan jarri ahala.

Azkenik, Elgeta Zero Zabor taldetik eskerrak eta zorionak eman dizkiete asteleheneko ikastaroan egon zirenei, auzokonposta egiteko izena emana dutenei, eta Mundumob jaialdian parte hartu zuten guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak